Mecanerreko langileek bosgarren greba eguna egin dute gaur

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 25a, 11:49

Bosgarren greba egunak % 100eko jarraipena izan du. © LAB

Urdulizko Mecaner lantokiko langileek euren bosgarren greba eguna egin dute gaur, eta, berriro ere, % 100eko jarraipena izan du. Hala, hainbat mobilizazio egin dituzte 148 langileren lanpostuen defentsan, baita euskal industriaren etorkizunaren alde ere. Horien artean, langileria guztiak Gerediagako Batzar Nagusiaren atarian elkarretaratzea egin du alderdiei interpelatzeko paper aktibo bat joka dezaten Stellantis multinazionalak fabrika ixteko duen asmoaren aurrean.

Bost greba egunen ostean, langileek azpimarratu dute borrokan jarraituko dutela, saretzen eta altenartibak eraikitzen: "Gure industriaren desmantelamentu progresiboaren aurrean, herri gisa borrokatzea eta erantzutea baino ez da geratzen".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun