Atzokoan kotxe karabana egin zuten herritik abiatuta, eskualdea zeharkatu eta Bilboraino. Gaur, berriz, manifestazioa egin dute Bilbon, lan-ikuskaritzatik SPRIraino. Amaieran, Industria Sailari zuzendutako mezu argia zabaldu dute: "Lau hilabete daramatzagu eta fase erabakigarri batean sartu gara. Fase horretan, 148 lanpostuen bilakaera eta langile horien etorkizuna ez ezik, herri eta eskualde baten etorkizuna ere jokoan izango ditugu. Hori dela eta, instituzioek beren erantzukizunari heldu eta konpromisoak hartu behar dituzte".
Halaber, nabarmendu dute Mecanerreko plantillak proposamenak dituela, eta bere etorkizunaren jabe izan nahi duela, baita eskualdeko industriaren protagonista ere. Hori dela eta, mobilizazioak egiten eta instituzioakaz harremanetan jarraituko
dutela azpimarratu dute. Aitzitik, deitoratu dute hori ez dela posible "administrazioen eta gizartearen ekarpenik eta parte-hartzerik gabe".