Bizkaiko 55 enpresatako 100 delegatu baino gehiago batuko dira bihar Mecanerrek deitutako manifestaziora, Bilbon

Nahia Martinez Gondra 2024ko apirilaren 15a

Abenduan egindako manifestazioa, artxiboko irudia. © LAB

Stellantis taldearen jabetzapeko Mecaner lantegia Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsulta fasean sartu da, eta langileek 144 lanpostu eta eskualdeko industria-ehuna defendatzeko borrokan jarraitzen dute. Hala, bihar, martitzena, apirilak 16, manifestazioa egingo dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzatik abiatu eta SPRIraino, goizeko 10:30an. Amaieran adierazpenak emango dituzte, eta bertan egongo dira Bizkaiko 55 enpresatako 100 delegatu baino gehiago, babesa adieraziz.