Ekimena Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu eta Getxoko Egizu elkarteek antolatu dute. Iragarritakoaren arabera, abenduaren 13an ezagutuko dituzte landare inbaditzaileak, Gorka Menendez Baceta etnobotanikari galdakoztarrak gidatuta. Autobusa 09:00etan abiatuko da Altzagako ontziralekutik; 09:15ean, Telletxe plazako geralekuan hartuko ditu berbalagun algortarrak, eta 09:30ean, Sopelako eliza aurrean, sopeloztarrak. Txangora joan gura dutenek 3 euro ordaindu beharko dituzte; leku-kopurua mugatua da. Bisita 10:00etatik 14:00etara izango da, Sopelako hondartzetan eta eskualdeko padura batean, antolatzaileek azaldu dutenez.