Garraio diputatuak Urdulizko ospitalea dela-eta egindako urratsen berri emango du

Vicente Reyes Bizkaiko Batzar Nagusietan, Gernikan, artxiboko irudian. © BFA

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesiorako foru diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusiei azalduko dizkie bere Arloak eman dituen urratsak eta hemendik aurrera aurrez ikusitako jarduerak, ekainean Urdulizen zabalduko den Alfredo Espinosa ospitalea dela-eta.

Bizkaiko Foru Aldundiak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, Reyesek berak eskatu du bere agerraldia gaur goizean, idatziz, ganberaren erregistroan. Deklarazioa Batzar Nagusietako Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesiorako Batzordean egingo du.

Gaur goizean diputatuak azaldu duenez, aztertu egin beharra dago "Urdulizen aurten zabalduko den ospitaleak garraio publikoari dagokionez eragingo duen egoera, ospitalearen eraginpeko eremuko biztanleak haraino joan daitezela errazteko".

Reyesek gaineratu du jarduera publikoak gardenak izan behar direla, eta "bereziki gardenak" herritarrentzat garrantzitsuak diren gaien kasuan, ospitale bat irekitzea bezalakoetan; horrenbestez, "azaldu egin behar dugu zer egin den orain arte eta zer egitea aurrez ikusten den, erabakiek eragindako pertsona eta udal guztiek jakin dezaten zer aurreikuspen dagoen eskainiko zaien garraio publikoaren inguruan, nahiz eta behin betiko erabakiak izan ez". Oraingoz, Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesiorako Batzordeko Mahaiak ez du zehaztu hurrengo bilera noiz izango den ezta Reyesen eskaera onartuko duen ere.

Erlazionatuak

Aldundiari Bizkaibuseko linea batzuk moldatzea eskatu diote eskualdeko hainbat alkate jeltzalek

Uribe Kosta

Uribe Kosta, Mungialdea eta Txorierriko EAJren hainbat alkate batzartu dira gaur Vicente Reyes, Bizkaiko Garraio, Mugikortasun eta Herrialdearen Or...
Plataformaren botikak, Sopelan onartuta

Sopela

Alfredo Espinosa os­pitalea za­baltzeko hilabete bi falta direnean, Sopelako Udalbatzak ontzat eman du Urdulizko Ospitalea Plataformak egin...
Uribe Ospitalea Plataforma: "Txarto egindako gauzak zuzendu behar dituzte"

Sopela Urduliz

Urdulizko ospitaleak ekarriko dituen ondorioez kezkatuta, Uribe Ospitalea Plataforma aurkeztu berri dute, Urduliz Rurala eta SUSAN elkarteek osatut...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun