Erretako edukiontziak ordezkatzeko laguntzak eztabaidatuko dituzte bihar Batzar Nagusiek

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 22a, 17:15
Edukiontzi bat sutan, Algortan, artxiboko irudian.

Arturo Aldecoa batzarkideak eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari martxan ipin ditzan "piromanoek zabor-edukiontziak erre izanagatik kaltetutako udalei zuzendutako edukiontzi berriak erosteko laguntzak". Bere proposamena eztabaidatuko du bihar Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordeak.

Bizkaiko PPren diruzain ohiak testuan azaldu duenez, aurtengo maiatzaren 8an 250 edukiontzi zeuden kiskalita Bizkaiko 34 udalerritan. Horietatik gehienak Sopelan, Getxon, Leioan, Bilbon, Santurtzin, Sestaon, Portugaleten, Barakaldon, Igorren eta Durangon erre zituzten. Aldecoak emandako datuen arabera, edukiontzien batez besteko kostua 1.000 eurokoa da.

Talde mistoko batzarkideak uste du "komenigarria" dela Aldundiak "babes argia" ematea kaltetutako udalei, piromanoen "jarrera basatiaren" aurrean, gertaerak eta erantzukizunak ikertzen diren bitartean. Horregatik, proposamena aurkeztu du Batzar Nagusietan, erakunde horrek Aldundiari eska diezaion aipatu laguntzak abiatzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun