Txosnei dagokienez, 6 jarri dira Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia kaleko aparkalekuan. Guztiak herriko kirol talde eta elkarteek kudeatuko dituzte.
Txosnen ordutegiari dagokionez, zuzeneko musika 03:00etan amaituko da jai-bezperatan eta 01:30ean astegun bezperatan; musika, oro har, 05:00etan amaituko da jai-bezperatan, 1:30ean jaietako azken egunean, eta 03:30ean gainontzeko egunetan. Txosnak musika kendu eta ordubetera itxiko dituzte, azken egunean izan ezik, horretan ixtea eta musikaren amaiera ordu berean izango baita.