Hiru kilometroko ibilbidea egin dute, Barrikako San Telmotik Plentziako ontziolara. Bide horretan, "Itsasadarra eremu libre eta irekia da" eta "Ez dugu pribatizatzerik nahi", oihukatu dute manifestariek.
Manifestazioak azaroaren 25eko giza katearen parte-hartzea gainditu duela azaldu dute plataformako arduradunek; mobilizazio horretan 1.400 pertsonak parte hartu zuten protestan.
Plataformako arduradunek azaldu dutenez, mobilizazioakaz jarraituko dute "proiektua gelditu arte", bertakoek "itsasadarra antolatzea nahi dutelako, baina ez kirol portu pribatu bat bihurtzea".