Plentziako itsasadarrean pantalan berriak jarri, portua berrantolatu eta, bertan, erregai-hornigailu bat eraikitzeko proiektua gelditzea eskatzeko giza kate erraldoi bat osatu zuten atzo, domekan, SOS Itsasadarra plataformak deituta. Plentziako (Bizkaia) Itsasadarrean pantalanak zabaltzeko eta erregai-hornigailu bat eraikitzeko proiektua gelditzea eskatu du giza kate batek igande honetan. Protesta SOS Itsasadarra plataformak antolatu du. Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzak eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeak bultzatu dute egitasmoa.
SOS Itsasadarra plataformaren ustetan, "XXI. mendekoa baino XX. mendeko egitasmo bat ematen du". Era berean, salatu dutenez, proiektuak, "kalte ekologiko, sozial, turistiko eta ekonomikoa kontuan hartu gabe".
@sositsasadarra Zorionak pic.twitter.com/GMlDXm7sDu
— Desde mi Rebotica (@desdemirebotica) November 24, 2019
Mobilizazioaren deitzaileen arabera, denera 1.400 pertsona inguru bildu zen atzo Ontziola eta San Telmo auzoaren artean giza kate erraldoia osatzeko; uretan ere mobilizazioagaz bat egiteko hainbat ontzi gerturatu ziren. Elkarretaratze horren bitartez erakunde arduradunei proiektua bertan behera uztea eta auzokide eta erabiltzaileen iritziak kontutan har dezatela eskatu gura izan dute, "itxita ez dagoen itsasadarra nahi dugu, irekia". Era berean, iragarri dutenez, mobilizazioakaz jarraituko dute; hurrengoa barikuan, azaroaren 29an, izango da, Gasteizen. Oraingo honetan kontzentrazioa egingo dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean.