Lurraldeka, honako hau da banaketa:
- GIPUZKOAN, positiboen kopurua 89koa da (horietatik 28 ospitaleratuta daude).
- BIZKAIAN, 194 pertsonak eman dute positibo (horietako 90 ospitaleratuta daude.)
- ARABAN, 444 kasu zenbatu dira (horietatik 191 ospitaleratuta daude).
Gaur hartutako neurri berezien artean, erabaki dute, besteak beste, Gorlizko ospitalea erabiliko dutela ingresatutako pertsona gehiegi dituzten ospitaleetatik datozen gaixoak hartzeko. Neurri berria da hori; izan ere, Gorlizkoa epe luzeko egonaldiak behar dituzten gaixoak hartzen ditu bakarrik.
Eguneraketa martxoak 16 |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
35 |
191 |
25 | 444 |
BIZKAIA |
36 | 90 | 6 | 194 |
GIPUZKOA |
26 | 28 | 5 | 89 |
GUZTIRA EAE |
97 | 309 | 36 | 727 |
Herritarren lankidetza
Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia berretsi du, koronabirusagaz kutsatzea saihesten lagun dezaketen gomendio sinple baina bizi-biziak gogoraraziz:
- Eskuak arreta handiz garbitzea, eta are gehiago arnas sintomak dituztenek. Ez dugu ahaztu behar kutsapenen %95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen direla.
- Gainazalak garbitzea.
- Eztul egitean ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea.
- Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan eta hurrengo telefonora deitu beharko dute: 900 20 30 50.
Informazio gehiago Sailaren web-orrian: http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/