Goenkale telesail ospetsuak 18. urtea bete zuenean, ikusleek denbora luze horretan izandako fideltasuna eskertzeko antzezlan bat sortzea bururatu zitzaien Pausoka eta Glu Glu ekoiztetxeetako arduradunei.
Goenkale, Kondesaren erretratua obran, komediagaz uztartuta daude telesailean ohikoak ziren elementuak, hau da, intriga eta maitasun-aferak. Ordura arte ezkutuan egondako hasierako pertsonaien daturen bat edo beste ere ezagutarazi zuten.
Zuzendaria: Jokin Oregi.
Antzezleak: Xabier Perurena, Ylenia Baglietto, Felix Arkarazo, Maria Cruickshank, Yannick Vergara eta Carlos Nguema.