Azkenengo film laburrak!

HIRUKA 2020ko mai. 9a, 10:08

Jaun-andreok: konfinamenduaren hasieran (gogoratzen zarete?) martxan ipini genuen film laburren lehiaketa apiril erdian eman genuen amaitutzat, baina batzuk ez dira konformatu eta orain bidali dizkigute euren arte-lanak. Bi jaso ditugu: Komunean, etxealdiaren ondorioei begirada introspektibo sakona (tira, gutxi gorabehera), eta Gran Engainu, HIRUKA telebistaren oinarria ipiniko duen esperimentu soziologiko paregabea edo. Sariak aspaldi agortu zitzaizkigun, baina seguru gaude egileek primeran pasatu dutela lan bikain hauek filmatzen, zuek ikusten pasatuko duzuen adina, eta hori ere bada sari ederra, ezta? Gainera, ez kexatu, 1. fasean sartzear gaude eta!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun