Izena duen guztia omen da

Urak denbora markatzen du: urtea, urtaroa, urtarrila…

Kaixo lagunak. Elementu naturalei buruzko artikuluekin bukatzeko, hementxe nago berriro, kasu honetan urari buruz aritzeko asmoz.

Ura hitzaren garrantzia ulertu ahal izateko, hitz batzuk aipatuko ditut, esate baterako:

  • Badakizue nondik datorren ura hitza? “Ur” + “te” edo eurien kopurua eta maiztasuna banatzeko denboraldi luze eta errepikakorra zen, hau da, euriteen zikloa.
  • Urtaroak: uraren aro ezberdinak, momentu ezberdinak ziklo horretan.
  • Ur, lur, elur… Badirudi ura leku guztietan dagoela, egoera ezberdinetan bada ere. Edo, agian, gauza guztien hasiera izan al da?

URA

Suari buruz esan genuen moduan, ura garbitzailea da baita ere. Momentu berezietan, gainera, solstizioetan, presentzia eta garrantzia du. Suaren erritua, suteena zehazki, bizirik dirau oraindik. Eta hirietara ere ailegatu da, bere esanahia galdu duela esan dezakegun arren. Gaur egun suteak egiten dira baina ez dakigu oso ondo zergatik. Beste errito batzuekin, urarekin zerikusia dutenak, hain zuzen ere, ez da horrela gertatu, eta ia desagertu dira.

Orain dela urte gutxira arte, San Juan egunaren aurreko gauean urak propietate bereziak eta magikoak zituela esan ohi zen. Eta berdin zen nondik hartu: itsasokoa, ibaiena, iturriena, ihintzarena… Horregatik, ekainaren 24aren egunsentian egin behar zen lehenengo gauza bainu bat hartzea zen. Bainu horri Sanjuanada esaten zitzaion eta, uste zenez, larruazaleko gaixotasunen babesik onena zen, ezkabiaren, hazteriren, legenarraren eta garatxoen kontra, besteak beste.

Beste leku batzuetan, berriz, egun horretan egin beharreko lehenengo gauza oinutsik kalera ateratzea zen, ihintzaz bustitako belar gainetik ibiliz, edo iraulkatuz, elementu horien propietate onuragarri, magiko eta bereziak lortzeko.

Baina, gainera, San Juan gauaren urak, hau da, solstizioaren urak, haurdun geratzeko arazoak zituzten emakumeei laguntzen zien. Hori dela eta, herri batzuetako emakumeak iturri konkretu batzuetara edatera joaten ziren, tripa edo sabela urez bustitako harriekin bustiz. Horrela, Araotzen, Oñati ondoan, iturri baten parean zegoen zuhaitz batean umeen arropak zintzilikatzen zituzten, haurdun geratu izana eskertzeko.

Eta neguan? Zer-nolako erritoak topa ditzakegu urarekin zerikusia dutenak? Bada, neguko solstizioan ere, edo hurbil ospatzen diren jaietan, urak badu bere presentzia.

Gaur egun urte zaharra asotsez, algaraz eta jai giroan agurtzen dugun arren, beste garai batean poztasun handiarekin hartzen zen eguna, biharamuneko eguna zela; hauxe da, Urteberri Eguna! Urte berriaren hasierako egunean, herri batzuetan haurrak kantari zihoazen etxez etxe, baserriz baserri, urteberria zoriontzen eta "urtetxa" eskatzen. Eskatzeari lotuta, errito zahar bat ageri da… ur berriaren errito zaharra.  Urteko lehena, urtarrileko lehenean… Euskal Herri osoan uraren erritoa ospatzen zen, ur berriaren erritoa. Burutzeko, urtearen lehenengo egunean iturri batetik ura hartzen zen eta, gero, etxez etxe ur berri hori edatera ematen zen, zoriona eta osasuna ematen omen zuen. Uraren freskotasunaz aparte, haurrek kopla bat kantatzen zuten. Kopla eta uraren truke, haurrek "urtetxa" eskatzen zuten! Urtetxa, eguberriko aginaldoa edo “gabon saria” da; urrak, gaztainak edo antzekoak ziren.

Sakanako Urdain eta Iturmendi herrietan ezik, errito zahar hori ia erabat galduta dago. Urdaingo herrian bizirik dirau eta aspaldi egiten zen bezala iturritik ur berria hartu eta ura eskaintzen segitzen dute. Herriko bi mutil gaueko 00:00ak jo ondoren, korrika egiten dute apeza eta alkateari ur berria eramateko. Horiek edan ondoren, gainentzekoek edaten dute.

Baztanen uraren erritoaz ez da ezer geratzen, soilik uraren aipamena… haurrek kantatzen duten koplan, urtetxa eskatzerakoan, urteberrian, errege bezperan, kantatzen diguten kantan.

Urte berri berri 
zer dakarzu berri
Uraren gañan
bakia ta osasuna
urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!

Kantaren lehenengo bertsoan argi dago urte berriaren etorrera ospatzen dela; bigarren bertsoan uraren erreferentzia ere argi dago, urarekin bakea eta osasuna etorriko dela esanez. Kontua zera da: urte hasieran ura dela protagonista, artikuluaren sarreran esan dudan moduan: urak denbora markatzen du; urtea, urtaroa, urtarrila… eta urtetxa baita ere ur hitza dauka.

Jesus Maria Satrustegi etnologoak bere Etnografía Navarra, Solsticio de Invierno (1974) liburuan aztertu zuen. Han dago erreferentzia, baten batek sakondu nahi badu.

Urari lotutako errito zaharra, modu partikularretan berreskuratzen ari da, ura edaten, ura biltzen eta batzuetan, koplak kantatzen ere.

Erlazionatuak

Zer izango ginateke surik gabe?

Lemoiz

Hemen nauzue berriro, antzinako euskaldunek naturari buruzko elementu ezberdinei azalpenak emateko. Amalurra, Eguzkia, Ilagia, ekaitzak eta zuhaitz...
Zer egiten zuten gure arbasoek ekaitzak urrun mantentzeko?

Lemoiz

Hemen nauzue berriro, gure herri zaharraren sinesmenak mantendu nahian. Aurreko artikuluetan naturari buruz aritu gara; hala, Amalurra, Eguzkia eta...
Ilargia, hildakoen arimak argitzeko argia

Lemoiz

Zelan daramazue konfinamendua? Uste dut aipatzen ari naizen gaia, natura, egoera gogor honetan faltan botako duzuela askok, ezta? Ba, momentuz, nat...
Eguzkia, Amalurraren alaba

Uribe Kosta

Kaixo irakurleok! Aurreko artikuluan naturak gugan duen eraginaz eta garrantziaz jardun genuen. Baita gure arbasoen ikuspuntuak, sinesmenak eta ohi...
Zeintzuk ziren gure arbasoentzako zuhaitz magikoak eta zergatik?

Lemoiz

Aurreko asteetan bezala, gure naturari buruz arituko naiz hurrengo lerroetan. Hala, Amalurra, Eguzkia, Ilargia eta Ekaitzei tartetxoa egin ostean, ...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun