Egoera ez da guztiz normaldu ordea, edo hobeto esanda bestelako normaltasun batean biziko gara denboraldi luze batean behintzat. Horrenbestez, ez dugu ohiko banaketa egiterik; esate baterako, galarazita dago tabernetan jende askok erabil dituzten gaiak egotea. Ondorioz, taberna gutxitan ikusiko gaituzu; hala suertatuz gero, eroan gaitzazu etxera, zuk ukitu ostean aldizkaria ezin baita tabernan geratu. Aleak utzi ohi ditugun beste leku batzuk, berriz, itxita daude oraindino.
Hori horrela, HIRUKA zabaltzeko bestelako bideak bilatuko ditugu, besteak beste kaleko banaketa zuzena. Adi egon beraz, eta zure ohiko kioskoan ikusten ez bagaituzu, eskatu, eroango dugu eta. Bestalde, liburutegi eta eraikin publiko gehienetan topatuko gaituzu.