Sopelan, udaletxe plazan elkartuko dira 18:30ean, 22. Korrikaren berri herritarren artean zabaltzeko; antolatzaileek zehaztu dutenez, euria ari bada Jauregizarrera mugituko dute ekitaldia. Horretan, Zipiriñe, Ander Deuna eta Iberre ikastetxeetako bertsolari gazteek parte hartuko dute eta Zuzterrak dantza-taldeak ere emanaldia eskainiko du. Bestalde, Sopelan hainbat ekintza egingo dituzte 22. Korrika eskualdera iritsi bitartean; albiste honetan daude guztiak zehaztuta.
Leioan, aldiz, Barandiaran Bekoako patioko karpan elkartuko dira 19:00etatik aurrera. Euskararen ekimen erraldoiaren aurkezpenean herriko hainbat eragilek parte hartuko dute, hala nola bertsolariak, txikiteroak eta udalerriko eskola eta ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoek. Gainera, puzzle erraldoi bat ere marraztuko dute Korrikaren leloagaz.
Ekitaldi bietan, 22. Korrikaren arropa eta petoak ere egongo salduko dituzte; gainera, apirilaren 10era bitartean, informazio-guneak ere jarriko dute Uribe Kostako hainbat tokitan.