22. Korrika

Uribe Kostako kilometro, ordutegi eta lekukoen eramaile guztiak, esku-eskura

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 31a, 13:49

Korrikaren 22. edizioak eskualdeko errepideak zeharkatuko ditu apirilaren 6an eta 7an. Jakin gura duzu nondik igaroko den lekukoa zehazki? Bada, euskararen aldeko ekimen honek gurean herriz herri egingo duen ibilbidea eta lekuko-eramaileen zerrenda osatu ditu HIRUKA komunikabideak.

Gaur, martxoaren 31n, ekingo dio bideari Korrikaren 22. edizioak, Amurriotik hasita. Gurean, baina, apirilaren 6an egingo du agerraldia lehenengoz, Deriotik Erandiora egingo baitu salto, gero Bilborako bidea hartzeko. Hurrengo egunean, apirilaren 7an, Bizkaia Zubitik Getxon murgilduko da, eta, hainbat orduz, alderik alde zeharkatuko du Korrikak Uribe Kosta.

Hona Uribe Kostako AEK-k emandako informazioagaz egindako mapa interaktiboa ulertzeko argibideak:

  • Ibilbidea: eskualdeko ibilbide ofiziala, AEK-k kolorez banandutako tarteak bananduta.
  • Lekukoen eramaileak, kilometro zenbakia eta ordutegiak: ikonoen gainean klikatuz gero, puntu horretako ordutegi ofiziala agertuko da, eta baita kilometro bakoitzean lekukoa zein taldek, elkartek edo norbanakok hartuko duen ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun