Martxoaren 31n, 16:30ean, ekingo dio Korrikaren 22. edizioak bideari. Hala, apirilaren 10era bitartean, Euskal Herri osoa zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketa erraldoiak. Uribe Kostara apirilaren 6an helduko da lekukoa aurrenekoz, Erandiora, hain zuzen; hurrengo egunean, apirilaren 7an, aldiz, Getxora heldu eta eskualde osoa gurutzatuko du lekukoak. Hemen ikusi ahal izango duzue ekimenaren jarraipena, bideoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!