Erandion

Gaur arrastian egingo du lehenengo agerraldia 22. Korrikak Uribe Kostan

Iker Rincon Moreno 2022ko api. 6a, 11:47

Zazpi egunez tipi-tapa lasterka ibili ondoren, gaur arrastian egingo du bere lehenengo agerraldia 22. Korrikak Uribe Kostan. Erandion sartuko da, 19:12ak aldera AEK-k egindako aurreikuspenen arabera. Hala, Ategorriko biribilgunean hartuko du 1.563. kilometroaren lekukoa Erandioko Udalak, eta udalerrian zehar hiru kilometroko ibilbidea egin ondoren, Bilborako noranzkoa hartuko du Korrikak. Bihar goizean, 06:25ak inguru, eskualdera bueltatuko da Bizkaia Zubitik, eta eskualdea alderik alde zeharkatuko du lau orduz gurean ibili ondoren.

Joan den martxoaren 31n ekin zion bideari Korrikaren 22. edizioak. Gurean, baina, gaur, apirilaren 6an egingo du agerraldia lehenengoz, Deriotik Erandiora egingo baitu salto, gero Bilborako bidea hartzeko. Hurrengo egunean, apirilaren 7an, Bizkaia Zubitik Getxon murgilduko da, eta, hainbat orduz, alderik alde zeharkatuko du Korrikak Uribe Kosta.

Hona Uribe Kostako AEK-k emandako informazioagaz egindako mapa interaktiboa ulertzeko argibideak:

  • Ibilbidea: eskualdeko ibilbide ofiziala, AEK-k kolorez banandutako tarteak bananduta.
  • Lekukoen eramaileak, kilometro zenbakia eta ordutegiak: ikonoen gainean klikatuz gero, puntu horretako ordutegi ofiziala agertuko da, eta baita kilometro bakoitzean lekukoa zein taldek, elkartek edo norbanakok hartuko duen ere.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun