Azaroaren 18tik abenduaren 2ra

Badator Euskaraldia!

Ander Zarraga 2022ko aza. 15a, 18:15

Euskaraldiaren taldeko argazkia Urdulizen, artxiboko irudian. © URDULIZKO EUSKARALDIA

Barikuan emango diote hasiera hirugarren Euskaraldiari, eta Uribe Kostan daborduko dena prest dago euskararen erabilera iraultzeko ekimen erraldoiari harrera beroa egiteko. Eskualdeko lehen ekitaldia Leioan izango da, azaroaren 17an, 18:00etatik aurrera, Barandiaran Institutuko patioan. Egun berean, baina 18:30ean, Plentziako Jai-alai frontoian egingo dute Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen udalerrien hasiera-ekitaldia hainbat jardueragaz. Bestalde, azaroaren 18an Algortako San Nikolas plazan elkartuko dira 18:00etatik aurrera eta Erandiogoikoan 19:00etan batuko dira Euskadi plazan.

Egitarauak herriz herri:

Azaroak 16, eguaztena.

  • Erandio: 17:30ean, Josu Murueta plazan, Euskaraldiaren gune ibiltaria.

Azaroak 17, eguena.

  • Erandio: 18:30ean, Josu Murueta kultur etxean, Soziolinguistika Klusterrak kale erabileraren neurketaren datuak aurkeztuko ditu.
  • Leioa: 18:00etan, Barandiaran Institutuko patioan, Taldeko argazkia eta txapen banaketa.
  • Plentzia: 18:30ean, Ontziola plazan, aurkezpen-ekitaldia hainbat jardueragaz: Getxoko Herri Kirol Taldearen ikuskizuna, Sopelako Arima eskolako dantzarien erakustaldia eta Zirkozaurre konpainiaren Kobr3 antzezlana.

Azaroak 18, barikua.

  • Berango: 18:00etan, Santa Ana kultur etxean, familientzako tailerrak.
    • 20:00etan, Berango Antzokian, umeentzako ikuskizuna: Egin kantu eta dantza.
  • Erandio: 19:00etan, Esukadi plaza, Euskaraldiaren hasiera-ekitaldia Erandiogoikoan.
  • Getxo: 18:00etan, euskaldunon ahalduntze eskola irekia egingo dute.
    • 19:00etan, Euskaraldiaren irekiera-ekitaldi ofiziala eta kontzertua egongo dira.
  • Gorliz: 20:00etan, Gorlizko kiroldegian, Jon Maiaren Kantu bat gara kontzertua. Sarrerak kultur etxean eskuratu daitezke.

Azaroak 19, zapatua.

  • Barrika: 13.30ean, Argazki kolektiboa, Euskaraldiko produktuen zozketa eta txapen banaketa.
    • 18:00etan, Zuzterrak dantza-plaza eta talo banaketa.
  • Berango: 20:30ean, frontoian, Trikizio taldearen erromeria.
  • Erandio: 13:00etan, dantza-poteoa Aiko taldeagaz. Jado kalean eta Irailaren 23a plazatik arituko dira kalez kale eta plazaz plaza.
  • Urduliz: 12:30ean, Torrebarribide kalean, Urdulizko gazteek Uribe Kostan euskaraz blai murala margotuko dute ospitalearen inguruan eta txapak banatuko dituzte.
    • 17:30ean, Gaztelekuan, Euskaraldiaren ihes-gela; 12 eta 16 adin tarteko gazteentzako.
    • 20:00etan, Elortza ikastetxean, Amak taldearen kontzertua egongo da. Sarrera librea izango da.

Azaroak 20, domeka

  • Lemoiz: 12:00etan, Armintzan, Txorotxaranga taldeak emanaldia eskainiko du herriko txikientzako.
    • 18:00etan, Armintzan, Taberna Ibiltaria taldearen emanaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun