Bilbo eta Getxo itsasadarraren eskuinaldetik lotzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren egitasmoaren lehen lanak hasi dituzte Lamiakoko hezegunearen parean. Urtebetez trafikora itxita egon ostean, Leioa eta Erandio arteko BI-711 errepideko zoladura kentzeko lanak hasi dituzte, oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbidea egiten hasteko.
800 metro inguru dituen lehen tarte honetako lanek 16 hilabeteko iraupena izango dute eta 9,9 milioi euroko aurrekontua izango dute. Orotara, Aldundiaren proiektuak 6,5 kilometroko ibilgua aurreikusten du Bilbo eta Getxo artean, eta Erandio eta Barakaldo elkartuko dituen zubi bat ere dago proiektatuta.