Guruzne Carrasson izendatu dute Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko presidente berria

Ander Zarraga 2023ko urr. 2a, 08:46

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko presidente berria eskualdeko EH Bilduko hainbat ordezkarigaz. © EH BILDU SOPELA

EH Bilduk hartu du aurreko barikuan osatu zuten Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko presidentetza. Guruzne Carrasson Sopelako alkateak Josu Landaluze ordezkatuko du eta Aitor Garagarza Plentziako alkatea izango da presidenteordea. 

Aurreko maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetan, EH Bilduk Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietako lautan lortu zuen alkatetza, horrenbestez, gehiengo indarra bilakatu zen erakunde politiko horretan.

Hala, aurreko barikuan, irailaren 29an, Guruzne Carrasson gaur egungo EH Bilduko Sopelako alkatea izendatu zuten presidente berria, eta orain arte karguan egon den Josu Landaluze jeltzalea ordezkatuko du. Beragaz batera, Aitor Garagarza EH Bilduko Plentziako alkateak ere hartu zuen presidenteordearen kargua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun