Zerbitzu osoa datozen asteetan osatuko da, elektrifikatzeko zain dauden aparkalekuak martxan jarri ahala; horrela, bide publikoan bizikleten eskaintza ere handitu egingo da.
Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko diputatu Sonia Pérezek adierazi duenez, kanpaina honegaz zerbitzuaren esperientzia "hobetu" gura dute: "Bizikleta erabiltzean sor daitezkeen zalantzatxo edo galderatxoak ez daitezen izan garraiobide publiko jasangarri eta osasungarriago honekin mugitzeko oztopo".
Abian jarri zenetik, duela hilabete pasatxo, 26.571 pertsona baino gehiago erregistratu dira BizkaiBizin. Aldi horretako funtzionamenduari buruzko datuen arabera, erregistratutako pertsona guztien % 10 getxoztarrak dira. Halaber, % 22 Barakaldokoak dira, % 12 Santurtzikoak eta % 8 Leioa, Portugalete eta Bilbo dira. % 6ko edo hortik beherako ehunekoakaz, Sestao (% 6), Erandio (% 5) eta Berango (% 2) daude.
BizkaiBizik Erabiltzaileen Arretarako telefono bat ere badu: 944 943 426. Orain arte 6.500 dei baino gehiago jaso dira.