Gaurko martxa Urdulizko Mecaner lantokitik hasi da 09:45ean. Hala, grebalariak Sopelatik pasatu dira, eta bertako udaletxean 10 minutu gelditu eta gero, Berangora joan dira Getxoko udaletxera heldu arte.
Mecaner batzordeko kidea den Unai Mirasolainen esanetan, eskualdean euren egoeraren berri emateaz gain, martxaren helburua da Eusko Jaurlaritzari eta erakundeei esatea ez dezatela beste alde batera begiratu, izan ere, oraindino ez dute "inolako" laguntzarik jaso. Halaber, otsailerako hainbat mobilizazio esanguratsu dituzte pentsatuta: "Datorren hilean manifestaldi indartsu bat egingo dugu, eta pentsatuta dugu Madrileko kongresura joatea esateko ez emateko diru publiko gehiago Stellantis enpresari ez badu Mecanerren itxiarekiko iritzia aldatzen".
Bestalde, enpresaren aldaketa ekosoziala egikaritzeko txostena prestatzen jarraitzen dute: "Aste hauetan hasi gara erakundeei lehenengo zirriborroak erakusten eta nahiz eta oraindik bukatuta ez dagoen, otsaila erdialderako amaituta egotea aurreikusten dugu".
Asteko bigarren greba egunean, Mecanerreko langileak martxa abiatu dute Urdulizetik.
— LAB Eskumaldea (@LAB_eskumaldea) January 18, 2024
Lanpostuen eta etorkizunaren defentsan, borrokarako prest daudela aldarrikatzen ari dira eskualdetik. #mecanersalbadezagun#mecanerezitxi#alternatibaekosoziala pic.twitter.com/BdYGLevak7