Uribe Kosta eskualdean 23. Korrikak egingo duen ibilbidea, mapa eta ordutegiak hemen.
Eta hona hemen, Korrika Kulturalak egunotarako prestatutako hamaika ekintzen egitaraua.
Tipi-tapa, duela urte biko irudiok berriz errepikatuko dira astebete barru, hilaren 21ean, Uribe Kostan. Izan ere, 23. Korrikak hurrengo eguenean zeharkatuko du eskualdea alderik alde, Lemoizetik Erandiora, udalerri guztiak gurutzatuta. Beste urte batez, HIRUKAk jarraipen berezia egingo dio ekimenari eta, gura duenak, geugaz korrika egiteko aukera izango du Algortan, 1.723 kilometroan, 07:59etan. Bertan izango gara Getxoko euskalgintzagaz lekukoa hartzeko prest. Bitartean, zuzeneko emankizuna jarrai dezakezu gurean.
Uribe Kosta eskualdean 23. Korrikak egingo duen ibilbidea, mapa eta ordutegiak hemen.
Eta hona hemen, Korrika Kulturalak egunotarako prestatutako hamaika ekintzen egitaraua.
mar 14 Uribe Kosta
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!