Egitarauak

Uribe Kostan dena prest dago Athleticegaz zirrara sentitzeko

Ander Zarraga 2024ko api. 5a, 10:23

Bizkaia eta Uribe Kostako kaleak zuri-gorriz jantzi dituzte zapatuan Athleticek jokatuko duen Errege Kopako finala dela eta.

Athleticek eta Mallorkak urteko partida jokatzeko atzerako kontaketa hasi da, eta, daborduko, zaleen grina eta harrotasuna zuri-gorriz tindatutako kaleetan nabaritzen da. Eskualdeko udalerrietan hainbat ekintza egingo dituzte partidaren aurretik giroa berotzeko; gainera, Errege Kopako finala zuzenean jarraitzeko pantaila erraldoiak ere jarriko dituzte hainbat lekutan. Hemen dituzue hitzordu nagusiak. 

Berango

  • 18:00 Umeentzako jolas tradizionalak, Moreaga parkean.
  • 20:00 Disko festa, Moreaga parkean.
  • 22:00 Pantaila erraldoia Athletic Club - RCD Mallorca partidua jarraitzeko, Moreaga parkean.

Erandion 

  • Altzagan
    • 12:30 Bandera erraldoiaren igoera, Athleticek ereserkia eta baloien askatzea, Irailaren 23a plazan.
    • 13:30 Supertrainera eta ergometroak, Obieta kalean.
    • 14:30 Herri-bazkaria, plazan eta Obieta eta Jado kaleetan.
    • 17:30 Tailerrak eta photocall, mural erraldoia, kilikiak, kamiseten zozkatzea...
    • 21:00 Kahoot sariakaz eta Sevillagaz konexioa, Irailaren 23a plazan.
    • 22:00 Partiduaren hasiera Irailaren 23a plazan jarriko duten pantaila erraldoian.

Antolatzaileak: Erandioko Merkatari Elkartuak, Lutxana Arraun Taldea, Gautxoriak eta Erandioko Udala.

  • Astrabuduan
    • 13:00 Photocall, Josu Murueta plazan.
    • 19:00 Zuzeneko musika: Manolenta.
    • 21:15 Iberikoen eta Athleticeko kamiseten zozketa.
    • 22:00 Futbol partida.

Antolatzaileak Radio Club Takolos, Herri babesa. 

Getxo

Gorliz

Leioa

Plentzia

  •  21:00 Kopako finala zuzenean jarraituko ahalko da Ontziola plazan jarriko duten pantaila erraldoiaren bitartez.

Sopela

  • 12:00 Umeentzako tailerrak Urgitxieta plazan.
  • 16:00 Umeentzako ikuskizuna, Urgitxieta plazan.
  • 19:00 Musika ikuskizun ibiltaria Sopelako kaleetan zehar.
  • 21:30 Pantailarra erradoia partidua jarraitzeko, udaletxeko plazan.

Eguraldi txarra eginez gero pantaila erraldoia Zipiriñe ikastetxeko patiora mugituko dute.

Urduliz

  • Txiberri tabernan pantaila erraldioa jarriko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun