Bizkaiko Taldekakoa txapelketa aurrera doa, eta aurreko astean hiru saio jokatu zituzten Uribe Kostan: lehena apirilaren 19an egin zuten Algortan, eta 20an Leioan eta Urdulizen aritu ziren. Tamalez, eskualdeko hiru taldeetako batek ere ez du lortu finalaurrekoetara pasatzea.
Urdulizko saioan eskualdeko Pirata Bertso Eskolako kideak eta Durangaldeko Durangalduek taldekoak batu ziren. Txiberri eta Basartena tabernetan egin zituzten saio bien emaitzaren ostean, talde bisitariak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea. Herriko publikoa lagun, giro ederrean egin zituzten saioak, eta puntutan jarduteko astia ere hartu zuten.
Leioako saioan ere kanpoko taldeak lortu zuen Arrigorriagarako txartela. Kasu honetan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako zaldia taldeen artean jokatu zuten saioa. Giroa freskoa izan arren, Sustrai Taberna eta AsuaBerri tabernen kanpoko aldean egin zituzten saio puntuagarri biak. Hirugarren saioan librean aritu ziren taldeak.
Hurrengo saioa, apirilaren 28an izango da, Zornotzan.