Itsasadarraren azpiko tunela eraikitzeko proiektua kezka handia sortzen ari da inguruko hainbat ikastetxetako hezkuntza-komunitatean, hala nola Artaza-Erromo institutuan, Betiko ikastolan eta Erromo eta Artaza eskoletan. Proiektuaren aurkako eragile ezberdinek iragarri dutenez, "lanek institutuaren patioaren zati handi bat hartuko
dute, askotan, Heziketa Fisikorako erabiltzen duten Artatza parkearekin batera". Gainera, lanek 90 dezibelioko zarata-maila sortzea espero da, eta horrek eragin negatiboa izango du klaseen garapenean eta ikasleen eta langileen osasunean.
Halaber, kamioien joan-etorri etengabeak eta hautsaren eta beste kutsatzaile batzuen isuriek eragindako kutsadura ere inguruko osasun publikoarentzako arrisku handia suposatuko dutela dutela arrazoitu dute. Egoera horren aurrean, familiak matrikulazioak gutxitzearen beldur dira baita; izan ere, ikasle potentzial askok obrek eragindako ikastetxeak saihestuko dituzte, eta horrek zalantzan jar lezake epe luzerako hezkuntza-erakundeen bideragarritasuna.
Irakasleek, familiek eta ikasleek salatu dutenez, datozen urteetan beren egunerokotasunean eragin zuzena izango duen proiektu bati buruz ez diete kontsultarik egin. Testuinguru horretan, Steilas, ELA, UGT Irakaskuntza, CCOO, LAB eta CGT sindikatuek manifestu bateratu bat sinatu dute itsasadarraren azpiko tunela berehala gelditzeko eskatuz. Dokumentuak ohartarazten du obrek kalte larriak eragingo lituzketela inguruko ikastetxeetan, eta agintariei eskatu diete plana berriz aztertzeko.
Hezkuntza-komunitatea eta sindikatuak bat datoz esatean proiektu hau, beharrezkotzat jotzen ez dutena, herritarrekin zerikusirik ez duten interesei erantzuten diela eta bereziki langileak kolpatzen dituela, berehala erretiratzea exijituz.