Egitarauak herriz herri:
Barrika
Azaroak 24, domeka
- 17:30 Solo una vez pelikularen proiekzioa, Goierriko Ander Deuna Aretoan.
Azaroak 25, astelehena
- 12:30 Emakumeen Hitza elkartearen elkarretaratzea, Emakumeen biribilgunean.
Abenduak 14, zapatua
- ¿Cuántas muertas son muchas? antzerki-dokumentala, Emakumeen Etxean - HITZA.
Berango
Azaroaren 21, 22, 28 eta 29an
- 18:00-20:00 Autozainketei buruzko emakumeentzako tailerra, Kultur Aretoan.
Azaroak 25, astelehena
- 18:45 Elkarretaratzea eta manifestuaren irakurketa, Berangoeta plazan.
Erandio
Azaroak 24, domeka
- 18:00 Eneritz Argintxonari omenaldia, Euskadi plazan. Amatxo izeneko eskulturan omenaldia egingo diote aurtengo udan Panaman eraila izan zen Eneritz Argintxona auzokideari.
Azaroak 25, astelehena
- 12:00 Elkarretaratzea, manifestuaren irakurketa eta kalejira esku moreen lorategiraino, Irailaren 23a plazatik abiatuta.
- 12:00 Elkarretaratzea, Josu Murueta plazan.
- 20:00 Elkarretaratzea, Erandiogoikoko Euskadi plazan.
Getxo
Azaroak 24, domeka
- 11:00-13:30 eta 16:00-18:30 Autodefentsa feminista tailerra. Izen-ematea eta informazioa: Itzubaltzetakotaldefeminista@gmail.com.
Azaroak 25, astelehena
- 12:30 Elkarretaratzea, Bizkaia Zubia plazan.
- 19:00 Manifestazioa Itzubaltzeta/Romo Santa Eugenia plazatik abiatuta.
- 19:30 Manifestazioa Algortako Telletxe plazatik hasita.
Gorliz
Azaroak 22, barikua
- 18:00 Maitasun erromantikoaren inguruko emakumeen topaketa, Sertutxenan.
Azaroak 25, astelehena
- 19:00 Sorginen Alabak elkartearen kontzentrazioa, portuko plazatxoan.
Leioa
Aurten, berritasun gisa, txaleko moreagaz identifikatutako dinamizatzaile bi kalera aterako dira emakumeen aurkako indarkeria matxistaren adierazpenei buruz hitz egiteko eta Leioako herritarrek indarkeria horri buruz duten pertzepzioa ezagutzeko. Hauek izango dira beraien ordutegiak:
- Azaroaren 19an, 17:00etan, Lamiakoko adinekoen zentroan.
- Azaroaren 20an, 12:00etan, Errekaldeko adinekoen zentroan, 17:00etan, Pinuetako adinekoen zentroan eta, 18:30ean, Txorierriko adinekoen zentroan.
- Azaroaren 21ean, 10:00etatik 12:00etara, Ikea Barri plazan, eta 18:00etatik 20:00etara, Udondoko Boulevardean.
- Azaroaren 22an, 10:30etik 12:30era eta 18:00etatik 20:00etara, Sabino Arana etorbideko 77. zenbakian.
Azaroak 21, eguena
- 18:00 Tailerra: Emakumea, drogen kontsumoa eta indarkeria matxistak, LAKET, Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan. Parte hartzeko izena eman behar da laket@leioa.eus helbidean, haurtzaindegi zerbitzua egongo da aldez aurretik eskatuta.
Azaroak 25, astelehena
- 11:30 Adierazpen instituzionala, Errekalde plazan.
Plentzia
Azaroak 25, astelehena
- 19:00 Sorginen Alabak elkartearen kontzentrazioa, portuko plazatxoan.
Abenduak 13, barikua
- 19:00 ¿Cuántas muertas son muchas? antzerki-dokumentala, Goñi Portalen.
Sopela
Azaroak 22, barikua
- 19:00 Patriarcado: organismo nocivo dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Kurtzio kultur etxean.
Azaroak 24, domeka
- 10:30 Zirkulu moreen tailer kolektiboa. Sopelako Emakume Ehuleen Elkarteak antolatuta, Udaletxeko plazan.
Azaroak 25, astelehena
- 10:00-11:30 Ikasle eta elkarteakaz topaketa. Trukeme/Rayuela dinamika kolektiboa, udaletxeko plazan.
- 19:00 Manifestazioa Sugarri eta Sopelako Sare Feminstaren eskutik, udaletxeko plazatik abiatuta.
Urduliz
Azaroak 23, zapatua
- 10:00-13:00 Uribe Kostako Emakumeen XV. Topaketa, , Urdulizko Inola Emakumeen Etxean.
Azaroak 25, astelehena
- 18:30 Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa, Urdulizko kultur etxean.
Azaroak 29, barikua
- 18:30 Ellas hablan Begirada barri bat: guztientzako zinema, Urdulizko kultur etxean.