Gorliz-Plentziako zaintza taldetik salatu dute Uribe Kostako Mankomunitateak ez duela 2. eta 3. menpekotasun graduko lagunentzako eguneko zentrorik. Funtsezko eskubideak aldarrikatzeko asmoz, 2023ko azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorreko urteurrenera batuko dira bihar, azaroak 30, Bilbon. Hala, deia egin diete herritarrei horretara batzeko, "zaintzak eta bizitzak erdigunean izango dituen herria eraikitzen jarraitzeko".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!