Gozatu aste-akabuaz eskualdetik mugitu gabe!

Ander Zarraga 2026ko ekainaren 19a

Aste-akabua hastear dago eta herritik eta eskualdetik mugitu gabe zer egin ugari izango da, galduko duzu? Hemen dituzu gure inguruan egingo diren jarduerez gozatzeko hamaika proposamen.

Eta hemen agenda osorik, herriz herri.

Barrika

Ekainaren 19tik 24ra 

Berango

Ekainak 20, zapatua
  • I. Berango Crossfit Erronka, .

Erandio

Ekainaren 19 eta 20
Ekainak 19, barikua
  • 19:00 Musika Eskolaren ikasturte amaierako kontzertua, Josu Murueta plazan.
Ekainak 20, zapatua
  • 07:30 Mendi-irteera: Joar-La Plana, Santi Brouard plazatik abiatuta.
    20:00 Erandio Sound: DJ Soul, Goierrin.
Ekainak 21, domeka
  • 08:30 Mendi-irteera: Laida-San Pedro Atxarre-Akorda-Laida, Josu Murueta plazatik abiatuta.
  • 08:30 Erandioko Txirrindulari Elkartearen irteera: Erandio-Bizkaia zubia-La Arboleda-Arenao-Gueñes-Bilbo-Erandio.

Getxo

Ekainak 19, barikua
  • 20:00 Kontzertua: Maite Larburu, Maizter, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan.
  • Zubilletako San Juan jaiak, Zubilletan.
Ekainak 20, zapatua
  • 18:30 Getxo Eszena Kalean: Refugi, Manolo Alcántara konpainiaren zirku-ikuskizuna, Areetako geltokiko plazan.
  • 19:00 Escenamateur Juan Mayorga sariak, Muxikebarriko Ereaga aretoan.
  • Zubilletako San Juan jaiak, Zubilletan.
Ekainak 21, domeka
  • 12:00 Musika: Dido y Eneas, All’Antica Musika, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan.
  • 13:30 Rumbling Groove Jazz Band, Muxikebarriko Kristalezko Kioskoan.
  • 19:00 Denbora Band & Musikalia, Muxikebarriko Ereaga aretoan.
  • Azken eguna: Inventarium Getxophoto 2026 erakusketa, Algortako merkatuan.

Gorliz

Ekainak 19, barikua
  • 23:00 Karaoke-saioa, Jubis tabernan.
Ekainak 20, zapatua
  • 10:00 Nordic Walking saioa, Ibarreta plazatik abiatuta.
  • 10:00-12:00 Yoga-ikastaroa, kiroldegian, Yogaren Nazioarteko Egunaren harira.
  • 12:00-17:00 Gorlizko Ikastetxeko ikasturte amaierako jaia: puzgarriak, food truck-ak, apar-jaia eta tailerrak, elizako plazan.
  • 19:00-22:00 Boxeo Gaua, Ibarreta plazan.

Leioa

Ekainaren 12tik 24ra

Plentzia

Ekainak 21, domeka
  • 11:00 Plentziatruk, bigarren eskuko gauzen azoka, Ontziola plazan.

Sopela

Ekainak 21, domeka
  • 09:00etatik aurrera Kosta Trail, Udaletxeko plazatik abiatuta. Mendi-lasterketa eta martxa izango dira, 7 eta 21 kilometro arteko aukerakaz.

Urduliz

Ekainak 19-21
  • Egun osoan Link Up ekitaldi teknologikoa, Iparralde frontoian.
Ekainak 19, barikua
  • 17:00-19:00 Inguru Minguru: egurrezko apaingarrien tailerra, Antsonekoa plazan. Lau urtetik gorako umeentzat.
Ekainak 21, domeka
  • 21:45 ELAren Nazioarteko Eguna: udaletxeko fatxada berdez argiztatzea eta argazki bateratua, Udaletxeko plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun