Oharra

Zozketan parte hartzeko HIRUKAlagun izan behar zara

Egin zaitez HIRUKAlagun!

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eskutik, Gotzone Butronek idatzitako eta Aitziber Rayak ilustratutako IZARTXO sorta eskuratu!

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eskutik, Gotzone Butronek idatzitako eta Aitziber Rayak ilustratutako IZARTXO sorta eskuratu!

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eskutik, Hirukako irakurlerik gaztetxoenentzat IZARTXO sorta lortzeko aukera.

Sortan IZARTXO ipuina, adur-zapia, orri-markatzailea eta sehaska-kanta izango duzue opari.

Uztailetik dabil Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua sorta hau banatzen, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalekin lankidetzan. Haurra udaletxean erregistratzean banatzen zaie.

Orain zeuk ere baduzu lortzeko aukera! Eman ezazu izena!

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 15a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

 

Parte hartzeko epea: 2026/11/15 23:59 Parte hartu!

"A.I (Amalur Indarra)" dantza ikuskizunaz gozatzeko sarrera bikoitzak!

"A.I (Amalur Indarra)" dantza ikuskizunaz gozatzeko sarrera bikoitzak!

Adimen Artifizialak menderatutako etorkizun distopiko batean, Amalur agertzen da Lurretik eta bere emozioetatik urrundu den gizateria esnatzeko. Ikuskizun honek dantza, laser argiak eta teknologia berriak uztartzen ditu, gizakiaren eta artifizialaren arteko harremana aztertzen duen proposamen bisual batean, nortasunaz, kontzientziaz eta teknologiak gure bizitzetan duen zereginaz gogoeta egitera gonbidatuz.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 14an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 8a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Parte hartzeko epea: 2026/11/08 23:59 Parte hartu!

Etxeko txikiekin "BIDUTZI" haur antzerkiaz gozatu gura dozu?

Etxeko txikiekin "BIDUTZI" haur antzerkiaz gozatu gura dozu?

Inauterietako gauean, Bidutzi, munstro txiki bat, kaiola batean harrapatuta gelditzen da debeku misteriotsu bati aurre egin ondoren. Ainararen laguntzarekin, ehiztaria itzuli baino lehen ihes egiteko modua aurkitu beharko du, mozorroz, umorez eta emozioz beteriko familia osoarentzako abentura dibertigarri batean, beldurra barre bihurtu eta adiskidetasunaren balioa ospatzen duena.

* 3 urtetik gora.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 15ean (domeka), arratsaldeko 18:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 8 (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Parte hartzeko epea: 2026/11/08 23:59 Parte hartu!

"Promesarik txikiena" antzerkia ikusi gura duzu?

"Promesarik txikiena" antzerkia ikusi gura duzu?

Lau lagun agertokian elkartzen dira lotzen dituzten harremanak, elkarri egindako promesak eta baita etsipenak ere ospatzeko. Umorea, emozioa eta konplizitatea uztartzen dituen proposamen honek adiskidetasunaz, maitasun-loturez eta gure harremanei eusten dieten keinu txikien balioaz hausnartzera gonbidatzen du publikoa. Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 20an (barikua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 15a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Parte hartzeko epea: 2026/11/15 23:59 Parte hartu!

"Herentzia" antzezlanaz gozatzeko sarrerak ditugu!

"Herentzia" antzezlanaz gozatzeko sarrerak ditugu!

Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza hautsi du, eta elkarrekin igaroko duten azken gauari egin beharko diote aurre, oroitzapenen, beldurren eta isiltasunen artean. Thriller egitura duen ‘Herentzia’ antzezlanak gaueko bidaia kezkagarri batean murgiltzen gaitu, non errealitatea eta irudimena nahastu egiten diren, familiaren eta memoriaren pisua zein beldurrak mundua ikusteko dugun modua nola eraldatzen duen aztertzeko.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 7an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

 

Irabazleak:

  • Javier D.
  • Olatz G.
  • Jose Angel T.
  • Julene Z.

Amaituta

"Interview" antzerkia ikusi gura duzu?

"Interview" antzerkia ikusi gura duzu?

Interview, Telmo Iruretaren ikuskizuna, De agua y arena film laburrean du abiapuntua. Bertan, aktoreak garun-paralisiarekin bizi izan duen esperientzia eta bere bizipenak partekatzen ditu. Hortik abiatuta, zuzeneko elkarrizketa baten bidez, umorea, gertutasuna eta hunkidura uztartuz, bere ibilbidea, bizipenak eta bizitzari begiratzeko duen modu berezia ezagutzeko gonbidapena egiten dio publikoari.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 6an (barikua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

 

 

Irabazleak:

  • Karlos G.
  • Leire A.
  • Julen N.
  • Xabier A.

Amaituta

Niko Etxarten omenezko kontzertura joateko sarrerak ditugu!

Niko Etxarten omenezko kontzertura joateko sarrerak ditugu!

Iparra Galdu Gabe egitasmoaren 25. urteurrena dela eta, Getxok omenaldia egingo dio Niko Etxarti, euskal musikaren ezinbesteko erreferenteetako bati. Berrogeita hamar urtetik gorako ibilbidea izango du ardatz kontzertu berezi honek, haren errepertorioa, Zuberoako kantu tradizionalak eta gonbidatutako artistak uztartuz, Iparraldeko kulturaren, euskararen eta musika-ondarearen ospakizun batean.

  • Artista gonbidatuak: Anje Duhalde, Süne, Xabaltx, Pello Artabe, Anne Bidalun, Irantzu Garamendi, Ainhoa Aranburu, Robert Larrandaburu eta Dominika Eiheraberri

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 21ean (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 25a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

 

Irabazleak:

  • Eider S.
  • Ane L.
  • Alazne A.
  • Lander L.

Amaituta

Ibaizabal argitaletxearen eskutik,  liburu sorta zoragarria eskuratu!

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburu sorta zoragarria eskuratu!

Ibaizabal Argitaletxearen eskutik, Hirukako irakurlerik gaztetxoenentzat honako liburu sorta eder hau lortzeko aukera.

Ez galdu aukera eta eman ezazu izena zozketan!

Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 25a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Irabazleak:

Izaskun S.

Amaituta

BBK Karpin Fauna joateko zozketan parte hartu eta eraman sarrera bikoitza!

BBK Karpin Fauna joateko zozketan parte hartu eta eraman sarrera bikoitza!

Karrantzako bailaran dagoen Karpin Fauna parkea bisitatzeko aukera izango duzu zozketa honetan izena emanez gero. Sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu eta zureak izan daitezke!

Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 25a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

 

 

Irabazleak:

  • Haizea L.
  • Guruzne C.
  • Asier E.
  • Itxaso G.
  • Asier B.
  • Noemi R.

Amaituta

Kandida antzerkia ikustera joan nahi duzu?

Kandida antzerkia ikustera joan nahi duzu?

Klara Balzes idazle gazteak, bere lehen nobela idatzi du: “Kandida”, etxegabetu bati buruzko istorio bat. Kandida fikziozko pertsonaia da, baina benetako pertsona batean oinarrituta dago. Klarak benetako persona hura, Manuela, desahuziatuen aldeko elkarte batean ezagutu zuen.  Nobelan, Klarak bere etxean jasoko du Kandida. Errealitatean, Klarak Manuelaren arrastoa galdu zuen betirako. Nobela argitaratzen den egunean, Manuela Klararen etxean agertuko da. Eta nobelan egin duen gauza bera egiteko eskatuko dio gazteari: bere etxean jasotzea.

Ikuskizuna azaroaren 13an izango da, Kultur Leioa aretoan 20:30ean.

Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Irabazleak:

  • Beñat A.

 

Amaituta