Genero-ikuspegiko zine-foruma, Itzartu elkarteak antolatuta. Sarrera doan. Iraupena: 103 minutu.
Pamela Palenciano ezagun egin da indar feministen artean. Izan ere, bere esperientzia pertsonalean oinarrituta egin duen antzerki bakarrizketan arrakasta lortu du Espainiako Estatuan eta munduko beste hainbat herrialdetan. Leioan izango da Palencianoren lana entzuteko aukera, azaroaren 5ean, 19:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean.No solo duelen los golpes izeneko lanean Palencianok maitasun erromantikoaren, jeloskortasunaren, kontrolaren eta jabetzaren, indarkeria psikologiko, sexual eta fisikoaren era tratu txarrak ematen dituen pertsona bategaz bizitzearen ondoriozko oldarkortasunaren mitoa jorratzen du, bere esperientzian oinarrituta. Ekitaldia Berdintasun Sailak antolatu du azaroaren 25eko programazioaren barruan (Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna).