Parte-hartzea: erregistro bidez sartu beharko da eskaera orria (telematikoki edo presentzialki udaletxean). Eskaera orria: https://labur.eus/fCY9c
Euskal rockari errepasoa egingo diote urriaren 20an Urdulizen. Hala, arrastiko 17:30etik aurrera rocka izango da nagusi herriko kultur etxean. Prezioa 10,30 eurokoa izango da eta txartel bidezko ordainketan egin ahalko da: astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara edo apatuetan, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera. Gainera, Urdulizko webgunearen bidez ere egin daiteke.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Ikasturte berriagaz batera, berriro ere hasiko dituzte ingurumenarekiko errespetua lantzen duten Inguru Minguru tailerrak. Zehazki, iraila eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan. Hala, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte, eta parte hartzaile kopurua irekia da. Lehenengo saioa irailaren 6an izango da, Berangoko Moreaga parkean.
Getxo Eszena arte eszenikoen jardunaldien 42. edizioa hasi zen joan den eguenean, urriaren 3an, eta 13 ikuskizun eskainiko ditu hilaren 24ra arte Muxikebarri Antzokian, batzuk Getxo Eszena Irekia deialdiaren barruan aukeratuak. Aurten, antzerki eta dantza lanak programatu dituzte, baita errezitaldi poetiko-musikal bat ere, haurrei zuzendutako hainbat lanakaz batera. Ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Getxo Kulturako ohiko saltokietan.
Bizkaiko Foru Aldundiak 200 ibilbide, bisita gidatu, tailer eta hitzaldi baino gehiago antolatu ditu urrian, Ondarearen Europako Jardunaldien 24. edizioan. Ekimen kultural horren barruan Uribe Kostako udalerrietako hainbat altxorrak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere egongo da.
Uribe Kostako Mankomunitateak sustatutako eta Tantak antolatutako Mikroplastikoei uko ingurumen arloko sentsibilizazio eta hezkuntza kanpaina Plentzian lurreratu da egunotan, bi jarduera nagusirekin: itsasoari, naturari eta kontserbazioari buruzko erakusketa ibiltaria, eta ipuin kontalari baten bidez egingo den sentsibilizazio saioa.
Udazken bete-betean, armintzatarrek euren Santo Tomas jai bereziez gozatuko dute. Aste honetan hasiko dira, zehazki, eguenean, urriaren 17an. Hala, lau egunez festak ospatuko dituzte herritar zein bisitariek herriko jai batzordeak antolatutako askotariko ekimenakaz, domekara arte, urriaren 20ra arte. Hemen aurkituko duzue programazio osoa.