Osteguna, maiatzak 27

18:00

Maite Franko ipuin kontalaria

Leioako liburutegia, Leioa | Umeentzako jarduerak

Maite Franko ipuin kontalaria arituko da eguen honetan, Leioako Udal Liburutegian, kontu-kontari, 3 eta 4 urtetako umeei. Haur Liburutegian izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita.Jarduera euskaraz izango da. Sarrera doan izango da baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Maite Franko ipuin kontalaria Leioako liburutegia

Maite Franko ipuin kontalaria arituko da eguen honetan, Leioako Udal Liburutegian, kontu-kontari, 3 eta 4 urtetako umeei. Haur Liburutegian izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Jarduera euskaraz izango da. Sarrera doan izango da baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

18:30

"Zaintzak esanahiz betetzen"

Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Getxoko EH Bilduk mahai-ingurua antolatu du, "zaintzaren inguruan hausnartzea beharrezkoa delako, ikuspegi ezberdinetatik, eta errealitate ezberdinak ezagutuz: herri-mugimenduak egiten duen ekarpena, norbanakoek..." Hizlariak: Asier Zamorano (Algortako Zaintza sarea) Lyudmila Montoya (Mujeres con voz) Emma Landin (Ongi Etorri errefuxiatuak Getxo) Patxi Lasa (norbanakoen ekarpena kontatzeko)

"Zaintzak esanahiz betetzen" Algortako kultur etxea (Villamonte)

Getxoko EH Bilduk mahai-ingurua antolatu du, "zaintzaren inguruan hausnartzea beharrezkoa delako, ikuspegi ezberdinetatik, eta errealitate ezberdinak ezagutuz: herri-mugimenduak egiten duen ekarpena, norbanakoek..."

Hizlariak:

  • Asier Zamorano (Algortako Zaintza sarea)
  • Lyudmila Montoya (Mujeres con voz)
  • Emma Landin (Ongi Etorri errefuxiatuak Getxo)
  • Patxi Lasa (norbanakoen ekarpena kontatzeko)

19:00

Pou anaiekin solasaldia

Gorlizko kiroldegia, Gorliz | Berbaldiak eta mahainguruak

Pou anaiekin solasaldia Gorlizko kiroldegiaren rokodromoan maiatzaren 27an 19:00etan

Pou anaiekin solasaldia Gorlizko kiroldegia

Pou anaiekin solasaldia Gorlizko kiroldegiaren rokodromoan maiatzaren 27an 19:00etan

19:00

HItzaldia: "Arraro album ilustratuaren aurkezpena"

Altzagako Gazte Txokoan, Erandio | Berbaldiak eta mahainguruak

Hizlariak: Garazi Basterretxea, Irati Perez eta Maddalen Cuñado

HItzaldia: "Arraro album ilustratuaren aurkezpena" Altzagako Gazte Txokoan

Hizlariak: Garazi Basterretxea, Irati Perez eta Maddalen Cuñado

17:00
19:00

Komiki tailerra

Aterpe Leioa Gaztegunea, Leioa | Ikastaroak eta tailerrak

Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.

Komiki tailerra Aterpe Leioa Gaztegunea

Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta.

Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.

18:00
18:00

Berbaldia: "Sexu-aniztasuna? zer da hori?"

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Berbaldiak eta mahainguruak

Lilagunek  sexu-aniztasunaz berba egiteko tailerra antolatu du, maiatzaren 17an ospatzen den Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Saio bi egingo dituzte, hilaren 20an eta 27an, eta, horietan, hainbat sexualitatez arituko dira, Nahia Rojo sexologoa eta psikologoa eta Izaskun Aranbarri sexologo eta LGTB+ militantea. Besteak beste, sexualitateen adierazpen, emozio, interakzio erotiko, gorputz eta plazerei buruzko hausnarketa egingo dute, eta ohiko sinesmenak eta aurreiritziak ere aztertuko dituzte.

Berbaldia: "Sexu-aniztasuna? zer da hori?" Goñi Portal kultur etxea

Lilagunek  sexu-aniztasunaz berba egiteko tailerra antolatu du, maiatzaren 17an ospatzen den Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Saio bi egingo dituzte, hilaren 20an eta 27an, eta, horietan, hainbat sexualitatez arituko dira, Nahia Rojo sexologoa eta psikologoa eta Izaskun Aranbarri sexologo eta LGTB+ militantea. Besteak beste, sexualitateen adierazpen, emozio, interakzio erotiko, gorputz eta plazerei buruzko hausnarketa egingo dute, eta ohiko sinesmenak eta aurreiritziak ere aztertuko dituzte.

18:30
20:30

Berbodromoa

Hainbat lekutan, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Aurten ere, euskaldunak elkartu eta giro lasaian gai zehatz batzuei buruz aritzeko Berbodromoak antolatuko dituzte. Saioak modu bitara egingo dira oraingoan, maiatzaren 26an eta 27an, online eta aurrez aurre, hurrenez hurren. Lehenengo saioa Zoom bidez egingo dute, lauko taldetan batuta; hurrengo egunean, aldiz, saio bi egingo dituzte, Fadurako kiroldegian eta Romo eskolako patioan, lauko taldetan banatuta ere, baina, kasu horretan, aurrez aurre.

Berbodromoa Hainbat lekutan

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»