Igandea, irailak 5

12:00

Elkarrizketa:" Now You See Me Moria"

Punta Begoñako galeriak, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Ikusgarritasuna funtsezkoa da aldaketa gauzatu dadin. Etorri Now You See Me Moria hurbilagotik ezagutzera, Moriako (Lesbos irla, Grezia), errefuxiatuen esparru europarreko, eguneroko bizitza erakusten duen eta han bizi duten egoeraz kontzientzia piztu nahi duen proiektu kolaboratzailea. Noemí, ekimenaren bultzatzaileetako bat, eta Jon Uriarteren, Jaialdiko komisarioa, eskutik ezagutu hobeto gutako bakoitzak geure etxetik edo telefonotik zer egin dezakeen egoera horri erantzuteko.

Elkarrizketa:" Now You See Me Moria" Punta Begoñako galeriak

Ikusgarritasuna funtsezkoa da aldaketa gauzatu dadin. Etorri Now You See Me Moria hurbilagotik ezagutzera, Moriako (Lesbos irla, Grezia), errefuxiatuen esparru europarreko, eguneroko bizitza erakusten duen eta han bizi duten egoeraz kontzientzia piztu nahi duen proiektu kolaboratzailea. Noemí, ekimenaren bultzatzaileetako bat, eta Jon Uriarteren, Jaialdiko komisarioa, eskutik ezagutu hobeto gutako bakoitzak geure etxetik edo telefonotik zer egin dezakeen egoera horri erantzuteko.

18:00

Musika: MICE Miren Narbaiza

Erandioko malekoia, Erandio | Musika

Ibilbide propio, pertsonal eta indartsua egin du Miren Narbaiza musikariak Napoka Iria bikotea utzi eta bakarkako ibilbidea hasi zuenetik. Pop intimoaren eta rockaren bidegurutzean dabiltzan disko luze eta disko labur bana kaleratu eta taldearekin hamaika kontzertu eman ostean, bakarka ere proposamen sendoa aurkezten du.

Musika: MICE Miren Narbaiza Erandioko malekoia

Ibilbide propio, pertsonal eta indartsua egin du Miren Narbaiza musikariak Napoka Iria bikotea utzi eta bakarkako ibilbidea hasi zuenetik. Pop intimoaren eta rockaren bidegurutzean dabiltzan disko luze eta disko labur bana kaleratu eta taldearekin hamaika kontzertu eman ostean, bakarka ere proposamen sendoa aurkezten du.

19:30
14:00

Berangoko udako kultur programa

Berangoko puntu ezberdinetan, Berango | Jaiak

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

Berangoko udako kultur programa Berangoko puntu ezberdinetan

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

Artearen ibilbidea II "Erakusketa ibiltaria"

Getxo | Erakusketak

Udako hilabeteetan Bizkaira itzuliko da helburu didaktikoko "La ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria; 2018tik, ibilbide arrakastatsua egin du Euskadiko udalerri askotan zehar.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea

Sopela, Getxo Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea Sopela

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

10:30
22:00

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala

Santa Eugeniako aparkalekua, Getxo

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala Santa Eugeniako aparkalekua

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»