Teknikari espezializatuek gidatutako saioak, itsas ingurunera egokitutako igeri-teknikak lantzeko.
Bizkaiko Itzulia Junior txirrindularitza probaren 3. etapa, Udaletxeko plazatik hasita. Antolatzailea: Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea – Sopelana Txirrindulari Kirol Taldea Zaldu
Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Zapatu honetan, uztailaren 5ean, 12:30tik aurrera, Armintzako kultur etxeak Pinturitas arte erakusketaren inaugurazio ekitaldia hartuko du. Ekimen hau Sonia Rueda irakasleak urtean zehar bere ardurapean izan dituen ikasleek egindako lanakaz urtero egiten den erakusketa da. Erakusketa zapatu honetan inauguratuko da, eta doan egongo da eskuragarri uztailaren 14ra arte, 10:00etatik 14:00etara, Armintzako kultur etxean.
Udan zehar hamaika ospakizun izaten dituzte Plentzian, baina lehenak Txipio auzoko sankristobalak dira. Aurten, uztailaren 9an hasiko dute programa aire libreko zinema emanaldi bategaz. Hala ere, egitarauren jarduera nagusiak 10ean egingo dituzte. Gainera, zapatuan, hilaren 12an, kirol-jardueren hitzordua izango da Errotabarriko Walking Football Txapelektagaz eta Plentziako badiako estropadagaz.
Beste urte batez, Goiherriko festak antolatzeaz arduratzen den jai-batzordeak auzotarren izaeragaz bat datozen jaiak antolatu ditu, bertakoentzako zein bisitarientzako.
Getxo Eszena Kalean zikloaren bigarren edizioa joan den maiatzaren 3an abiatu zen, eta daborduko hiru saio egin dituzte. Hala ere, oraindino badago zertaz gozatu, uztailaren 26ra arte, zapaturo, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoak ekarriko baititu Areetako Xake plazako anfiteatrora.
Uztailaren 11tik 16ra zoramena hasiko da Larrasbaterran: hemen dira beste behin Karmenak! Hala, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte beste behin uda erdiko jai hauetarako. Ez galdu programazio osoa!
Gorlizetik Bilbora arteko bidaia bisual bat: natura eta hiria uztartzen dituen 100 argazkik osatutako erakusketa berezia.
Urduliztarrek "eurena" sentitzen duten ospakizunen bat baldin badago, hori Rabu Eguna da. Uztailaren 11n, barikuan, Onintzerentzako omenaldia egingo dute, Beti Lagunak Urduliz abesbatzaren eskuti. 12an, domekan, lehia handia izango da. Hala, Javi Otegik 57. edizio honen berezitasunak kontatu dizkigu.