Sorginen Alabak elkarte feministak azaroaren 25ean egingo dena antolatzeko eguna antolatuko du, urriaren 30ean. 12:00etan poteo feminista musikatua egingo dute. 13:30ean batzar irekia.
Egoera apurka-apurka normaltasunera hurbildu den arren, pandemian jarraitzen dugu eta, hori dela eta, ezohiko Indabada jaialdia egingo dute urriaren 30ean. Bazkaltzeko tiketak salgai jarri dituzte daborduko, 10 euroan, Algortako Salsidu, Salem eta Baster tabernetan.

Erandioko Oroimena plataformak mobilizazio-deialdia egin du urriaren 30erako, helburu bikoitzagaz: alde batetik, Josu Murueta eta Anton Fernandez erail zituzten 52. urteurrena gogoratuko dute, eta, bestetik, kutsadurarik gabeko Erandio aldarrikatuko dute. 17:30ean jarri dute hitzordua Altzagako metro-geltokian.
Beste hainbat ekimen bezala, osasun-egoerak ezinezkoa egin zuen Aste Korala antolatzea 2020an; hala ere, oraingoan, Getxoko kultur programaziora itzuli da. Hala, zapatutik hasi, eta datorren astelehenera arte, Muxikebarri Antzokiak egitasmo horren 40. ekitaldia hartuko du. Kontuak horrela, publikoak Anúna talde irlandarraren eta Sjaella abesbatza alemaniarraren emanaldiez gozatzeko aukera izango du, baita Leioa Kantika Koralarena ere. Saioa guztiak 19:00etan izango dira, eta sarrerak salgai daude Getxoko Kultur Etxeko ohiko puntu eta kanaletan.