Erandiogoikoan gau beldurgarri batez gozatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte bertako auzo-elkarteek eta Erandioko Udalak. 11:00etatik abiatuta, ekintzak prestatu dituzte egun osoan zehar, hala nola Kalabaza lehiaketa, ginkana beldurgarriak eta haziak biltzeko irteera. Musikarik ez da faltako gaztetxoek ederto pasa dezaten urriaren 31ko gauean. Kalabaza lehiaketan eta ginkanan parte hartzeko 623 411 653 telefonoa ahalbidetu dute.
Umeentzat, euskaraz. Sarrera 1 euro.
Beste hainbat ekimen bezala, osasun-egoerak ezinezkoa egin zuen Aste Korala antolatzea 2020an; hala ere, oraingoan, Getxoko kultur programaziora itzuli da. Hala, zapatutik hasi, eta datorren astelehenera arte, Muxikebarri Antzokiak egitasmo horren 40. ekitaldia hartuko du. Kontuak horrela, publikoak Anúna talde irlandarraren eta Sjaella abesbatza alemaniarraren emanaldiez gozatzeko aukera izango du, baita Leioa Kantika Koralarena ere. Saioa guztiak 19:00etan izango dira, eta sarrerak salgai daude Getxoko Kultur Etxeko ohiko puntu eta kanaletan.