Bosteko erakusketaren hogeita laugarren edizioaren ibilbidea hasi da. Erakusketa ibiltaria da eta artearen berri eman nahi du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz dagoeneko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez. Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Kultur Etxeak, Leioako Udalak-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du. Abenduaren 15etik 2022ko urtarrilaren 8ra bitartean.
Abenduaren 23 eta 24rako, hiru minutuko txandak izango dira. 946 774 000 / 688 625 067 WhatsApp
Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.