Abuztuaren 3an, domeka honetan, Getxoko Zirkuituaren 80. Otxoa Anaiak Memoriala jokatuko da. Aurten, Punta Galea Txirrindulari Elkartearen 50. urteurrenagaz bat egiten du eta, beraz, ospakizun bikoitza izango da. Gaur egin dute aurkezpena, uztailaren 10ean, Fadurako TikiToki zentroan, eta bertan izan dira Amaia Aguirre Getxoko Alkatea, Alvaro Gonzalez eta Marcos Muro Getxoko eta Bilboko kirol zinegotziak, Gorka Iturriaga eta Carlos Sergio Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendariak, hurrenez hurren, eta anfitrioi gisa, Mikel Guinea Punta Galea Txirrindulari Elkarteako presidentea.
Abuztuaren 3an jokatuko da Getxoko 80. Zirkuitua – Otxoa Anaiak Memoriala, eta UAE Emirates taldeak lehen mailako izen bi izango ditu lasterketaren buruan: Juan Ayuso eta Isaac del Toro. Ayusok bertan eskuratu zuen bere lehen garaipen profesionala 2022an, eta, oraingoan, berriro itzuliko da, esprinteko borroka gogorrean lehiatzeko prest.
Abuztuaren 2tik aurrera, bost egun izango dituzte berangoztarrek udalerriko azken jaiez gozatzeko. Azken eguna, abuztuaren 10a, bakailaoari dedikatuko diote.
Gorliztarrek beti dute jai gehiagotarako gogoa, horregatik, Andra Mariko jaiei harrera ederra egingo diete. Abuztuaren 1etik 5era, festa piztuko da herrian!
Irudi bakoitza olioz: margolan bakoitzean bi ikuspegi. Natura, figura eta bodegonak begirada bakoitzagaz. Nataliowsky, Ana Natalia Gomez.