Kaxildatar saguen komunitatea, asmatzaile ospetsuak, pertsonen etxe berri batean kokatuko dira. Etxe berrira iristean, Xuri, bere bi amekin bizi den haurrak, oso harreman estua izango Perezekin, saguetan gazteenarekin. Bien arteko adiskidetasuna haurraren burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxi batekin hasiko da. Xuri gauero iluntasunaren beldur denez Perez sagutxoa izango da bere ametsen zaindaria. Egun batean, Kaxildatar saguak kezkaz beterik altxatuko dira. Sagurik zaharrenek hortzak galdu dituzte, jada ezingo dute gozatu gazta, ogia edo intxaurrak jaten. Orduan, Perez gazteenak gogoratuko du Xuriri, bere giza lagun txikiari, laster bere lehen esne-hortza erori behar zaiola, halaxe iragarri omen dio dentistak. Familia alkimista batetik etorrita Perez sagutxoari esne-hortz bakarrarekin sagu zaharrenentzako hortz batzuk sortzeko ideia bikaina bururatuko zaio. Perezek Xuriri eroritako esne-hortza burkoaren azpian uzteko eskatzen dio. Berak jasoko du eta, trukean, opari bat utziko dio, zer eta liburua, bera liburutegiko sagua baita. EGILEA: Galder Perez. ZUZENDARITZA: Ugaitz Alegria Ituarte. ANTZEZLEAK: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal. ARGIZTAPENA: Mario Lopez Fernandez. JANTZIAK: Maite del Olmo IRAUPENA: 60′. HIZKUNTZA: Euskaraz. IKUSLEA: 3-9 urte. SARRERA: 6 euro.
Altzaga Abesbatza, Mendibaiarte Abesbatza.
Bertso-jira musikatua egingo dute abenduaren 30ean, eguenean, Erandion. Kantuan egongo dira Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu bertsolariak Kulunka taldearen musikaz lagunduta.La Plaza tabernan hasiko da jira, 19:30ean.
Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.
9:00 - 13:30 eta 16:30 - 20:00, Kultur Etxean edo WhatsApp 688 625 067.