Magia jolas desberdinak irakatsiko dira adinaren arabera. Parte-hartzaile bakoitzak joko bat, bi edo gehiago ikasi ditzake. Izen ematea: Goñi Portalera deituz.
Arnasa dantza inklusiboko lan bat da, non interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat oholtzara igoko diren. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du. Arnasa konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da. Dibertsitatearen munduan murgilduko gara eta gure komunitateko kolektiboekin lan egiten dugu tokiko kultura ehuna sustatzeko. Horretarako, hainbat tailer egin ziren Getxoko hainbat kolektibogaz Horietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonakaz sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu zituzten, dantzaren bitartez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantza-lan inklusibo bat sortzeko prozesua bultzatzea, kolektibo hori sormen-prozesu horren protagonista bihurtzeko, hain zuzen. Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge Sorkuntza eta antzezleak: Pilar Andrés, Carlos Alonso, Mikel Aristegui, Jon Ander Garamendi Konposaketa musikala: Jon Ander Garamendi Jantziak: Celia Egaña
Bakarlariak umorez beteriko ikuskizuna eskainiko du. Sarrerak: 6€ hemen.
Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.