Osteguna, maiatzak 12



19:00

Solasaldia: "Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta"

Azebarri kulturgunea, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

1990ean sortu zen Euskaldunon Egunkaria herri ekimenari esker, eta 2003an itxi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Euskal Herrian askotan gertatu izan den bezala, Egunkaria-ren sorrera ere oso gatazkatsua izan zen, gizartetik eratutako Egunkaria Sortzen taldearen eta garaiko Eusko Jaurlaritzaren artean. Amaiera, berriz, guztiz bortitza: Guardia Zibilak itxi zuen, eta bertako hainbat arduradun atxilotu, torturatu eta kartzelara bidali zituzten. Joan Mari Torrealdaik lehen pertsonan bizi izan zuen prozesu osoa. Sorreratik hartu zuen parte Egunkaria Sortzen-en, hasieratik izan zen Administrazio Kontseiluko kide –bertako lehendakari ere bai azken urteetan– eta atxilotutakoen artean zegoen. Liburu honetan hori dena kontatzen du, sorreratik itxierara eta ondorengo epaiketara arteko ibilbidea. Bere bizipenetik abiatutako kontaketa da, gogoeta pertsonalekin osatu eta aberastua. Euskal kulturaren ekintzaile eta protagonista baten lekukotasuna, zintzoa bezain jantzia, gure iragan hurbila ezagutzeko ezinbesteko tresna.

Solasaldia: "Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta" Azebarri kulturgunea

1990ean sortu zen Euskaldunon Egunkaria herri ekimenari esker, eta 2003an itxi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Euskal Herrian askotan gertatu izan den bezala, Egunkaria-ren sorrera ere oso gatazkatsua izan zen, gizartetik eratutako Egunkaria Sortzen taldearen eta garaiko Eusko Jaurlaritzaren artean. Amaiera, berriz, guztiz bortitza: Guardia Zibilak itxi zuen, eta bertako hainbat arduradun atxilotu, torturatu eta kartzelara bidali zituzten.

Joan Mari Torrealdaik lehen pertsonan bizi izan zuen prozesu osoa. Sorreratik hartu zuen parte Egunkaria Sortzen-en, hasieratik izan zen Administrazio Kontseiluko kide –bertako lehendakari ere bai azken urteetan– eta atxilotutakoen artean zegoen. Liburu honetan hori dena kontatzen du, sorreratik itxierara eta ondorengo epaiketara arteko ibilbidea. Bere bizipenetik abiatutako kontaketa da, gogoeta pertsonalekin osatu eta aberastua.

Euskal kulturaren ekintzaile eta protagonista baten lekukotasuna, zintzoa bezain jantzia, gure iragan hurbila ezagutzeko ezinbesteko tresna.


19:00

Proiekzioa: "5 minutu" dokumentala

Abian kultur elkartea, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

Proiekzioa: "5 minutu" dokumentala Abian kultur elkartea


10:00
20:00

Erakusketa: "Dragoiak, izaki fantastikoak"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Apirilaren21etik maiatzaren 14ra. Dragoiaren mitoa Lurreko ia kultura guztietan agertzen da. Batzuetan izaki onberak dira eta zorte ona dakarte –Txinan eta Asiako hego-ekialdean, adibidez–; baina, beste batzuetan izaki maltzurrak dira eta beldurra sortzen dute bizi diren inguruan. Are gehiago, aingeru gaiztoak dragoien ezaugarriak bereganatu zituen deabru bilakatzean (adarrak, min­tzezko hegoak, ezkatak eta buztan puntazorrotza). Eta izaki beldurgarri horrek badu bere izateko arrazoia: dragoi beldurgarriak aurkaratzen dituztenak heroitzat hartzea. Zenbat eta beldurgarriagoa, arriskutsuagoa eta gaiztoagoa izan dragoia, orduan eta kemen, meritu edo Jainkoaren argitzapen handiagoa du izaki hura desafiatzen edo garaitzen duenak. Erakusketa honetako figurak Tira ta Floja taldeak zenbait dragoi motari buruz egindako interpretazio pertsonalak dira. Erakusketan, halaber, gaiari lotutako kondairak berrikusi eta gure ustez mitorik unibertsalenaren jatorria zein izan daitekeen aztertzen dugu.

Erakusketa: "Dragoiak, izaki fantastikoak" Kultur Leioa

Apirilaren21etik maiatzaren 14ra.

Dragoiaren mitoa Lurreko ia kultura guztietan agertzen da. Batzuetan izaki onberak dira eta zorte ona dakarte –Txinan eta Asiako hego-ekialdean, adibidez–; baina, beste batzuetan izaki maltzurrak dira eta beldurra sortzen dute bizi diren inguruan. Are gehiago, aingeru gaiztoak dragoien ezaugarriak bereganatu zituen deabru bilakatzean (adarrak, min­tzezko hegoak, ezkatak eta buztan puntazorrotza). Eta izaki beldurgarri horrek badu bere izateko arrazoia: dragoi beldurgarriak aurkaratzen dituztenak heroitzat hartzea. Zenbat eta beldurgarriagoa, arriskutsuagoa eta gaiztoagoa izan dragoia, orduan eta kemen, meritu edo Jainkoaren argitzapen handiagoa du izaki hura desafiatzen edo garaitzen duenak.

Erakusketa honetako figurak Tira ta Floja taldeak zenbait dragoi motari buruz egindako interpretazio pertsonalak dira. Erakusketan, halaber, gaiari lotutako kondairak berrikusi eta gure ustez mitorik unibertsalenaren jatorria zein izan daitekeen aztertzen dugu.



10:00
10:00

Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.

Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean Josu Murueta kultur etxea

Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.



17:00
18:30

Andra Mariko jaiak

Getxoko Andra Mari auzoa, Getxo | Jaiak

Andra Mariko jaiak Getxoko Andra Mari auzoa

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»