Zapatu honetan, maiatzaren 21ean, Sopelako Plaza Beltza kulturguneak bere 15. urteurrena ospatuko du. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute: azoka musikatua, umeentzako antzerkia eta bazkari herrikoia barne. Arratsaldean, musika egongo da eta, 18:00etan, urtemugako ekitaldia egingo dute; horretan, sorpresak egongo direla ere iragarri dute. Jakinarazi dutenez, gaur, maiatzak 19, izango da bazkarirako tiketak erosteko azken eguna.
INDEPENDENTZIARAKO INDARRA·Ekitaldi politikoa - 13:00 - Tellagorri plaza·Bazkaria - 14:30 - Abian Kultur Elkartea (bazkarirako tiketak Hator eta Abianen salgai)
Derioko SUTONDOAN Antzerki Taldearen emanaldia. Gaztelaniaz. Sarrera: 1€
Herrien Batasauna, Erandioko Folk Jaialdia.
Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.
Itsas jaialdia egingo dute zapatu-domeka honetan Getxon, Kirol Portuan. Getxo Itsas Fest ekitaldi horren helburua da bertaratuko diren pertsonei esperientzia eta erakusketa paregabeak eskaintzea, "Getxo Itsas Hub" osatzen duten enpresek egiten dituzten zerbitzu eta lanen inguruan.