Plentziako txikiteroek aste-akabuan Plentzian eta inguruko herrietatik abestuko dute. Azaldu dutenez, diru-biltzaileak behar dituzte eta batzen duten dirua Barrikako egoitzara bideratuko dute. Otsailaren 5ean, Matrallune, Txipio, Erribera, Portua, San Jose, Alde Zaharra eta Eliz plazan.
Datorren domekan, otsailak 5, Leioako ibilaldi osasungarri berri batez gozatzeko aukera egongo da. Oraingoan Marinerri pasealekuan egingo dute, sei kilometro ingurukoa, eta Ondiz, Artatza parkea, Lamiako-Txopoeta eta Udondo zeharkatuko dituzte. Irteera, ohi bezala, 11:00etan izango da obeliskotik, baina 15 minutu lehenago joatea gomendatu dute mapak jasotzera.