Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Gaurtik abuztuaren 6ra arte, Plentziako kaleak zinemaz beteko dituzte udako zinema emanaldiakaz. Hurrengo martitzenetan sei pelikula eskainiko dituzte, Eleiz plazan, portuan, Ontziola plazan eta Txipion.
Uztailaren 8tik uztailaren 19ra, astelehenik barikura, izango dira aurtengo Gorlizko udalekuak, udalerriko kiroldegian. Ordutegia goizeko 10:30etik 14:00etara izango da, ludoteka zerbitzua 09:30etik 10:30era izanda. Ekintzen artean, jolas ludikoak, kiroletakoak, jolasekoak eta tailerrak izango dira, betiere 2019 eta 2021 urteko umeentzako zuzenduta. Aurre-inskripzioa irekita dago maiatzaren 15era arte.
Plentziako festarik ospetsuenak uda amaieran izan arren, uztailean ere hamaika ospakizun dituzte hiribilduan. Besteak beste, hurrengo asteetan karmenak, madalenak, Saratxaga eta Isuzkitzako jaiak eta saninazioak ospatuko dituzte hiribilduan. Hemen horietako egitarauak.
Uztailaren 15etik 22ra, Plentzia aire zabaleko museo bihurtuko da Artearen Ibilbidea erakusketari esker. Ekimen hori BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatutako Herriz Herri programaren barruan dago, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten baterako ekintzak sustatzeko. Balmasedatik, Abanto Zierbenatik eta Trapagatik igaro ostean, Artearen Ibilbidea Plentziara iritsiko da uztailaren 15etik 22ra.
Imajina dezagun barrea kutsakorra den mundu bat, fantasia mugarik gabekoa eta egun bakoitza abentura bat. Haurtzaroaren mundua da, askotan itzultzeko jomuga izatea nahi duguna edo akaso lurperatu egin nahi duguna. Gure oroitzapenetan, haurren bihotzak baino uler ez ditzakeen emozioek eta gertaerek egiten dute habia. Arteak, sortzaileen historiak iragazitako begiradaren bidez, unibertso hori guztia ispilu gisa islatzeko gaitasun miragarria du, gogoraraziz haurtzaroa ez dela soilik iraganeko puntu bat, gure identitatearen zati intrintseko bat ere baita. Gainera, galdutako xalotasuna estimatzen, irudimena baloratzen eta nostalgia besarkatzen erakusten digu, denbora igaro arren izan ginen haurra ez dela guztiz desagertzen oroitarazita. Erakusketan dauden artelanak.
Abendua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |