Plentziako Antolintxuak eta Madalentxuak elkarteak antolatuta.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Jai-batzordeko kideek aurreratu dutenez, barikuan, jaietako bigarren egunean, herri-krosa eta erromeriaren aurretik rock kontzertua egingo dituzte lehenengoz.
Plentziarrek euren ohitura propioak dituzte, eta ez dago jaiak baino une aproposagorik hori frogatzeko; urtero legez, herritarrek bizilagunen artean aukeratu beharko dituzte San Antolin jaietako protagonistak izango direnak.
Abendua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |