Larunbata, uztailak 20

10:00

Sopelako Santa Marina Eguna

Sopelako udaletxea, Sopela | Jaiak

Sopelako Santa Marina Eguna Sopelako udaletxea

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

22:00
22:00

Plentziako udako zinema

Plentzia | Zinema eta bideo-emanaldiak

Gaurtik abuztuaren 6ra arte, Plentziako kaleak zinemaz beteko dituzte udako zinema emanaldiakaz. Hurrengo martitzenetan sei pelikula eskainiko dituzte, Eleiz plazan, portuan, Ontziola plazan eta Txipion.

Plentziako udako zinema

Gaurtik abuztuaren 6ra arte, Plentziako kaleak zinemaz beteko dituzte udako zinema emanaldiakaz. Hurrengo martitzenetan sei pelikula eskainiko dituzte, Eleiz plazan, portuan, Ontziola plazan eta Txipion.

10:00
22:00

Ospakizunek ez dute atsedenik hartuko Plentzian

Auzoz auzo, Plentzia | Jaiak

Plentziako festarik ospetsuenak uda amaieran izan arren, uztailean ere hamaika ospakizun dituzte hiribilduan. Besteak beste, hurrengo asteetan karmenak, madalenak, Saratxaga eta Isuzkitzako jaiak eta saninazioak ospatuko dituzte hiribilduan. Hemen horietako egitarauak.

Ospakizunek ez dute atsedenik hartuko Plentzian Auzoz auzo

Plentziako festarik ospetsuenak uda amaieran izan arren, uztailean ere hamaika ospakizun dituzte hiribilduan. Besteak beste, hurrengo asteetan karmenak, madalenak, Saratxaga eta Isuzkitzako jaiak eta saninazioak ospatuko dituzte hiribilduan. Hemen horietako egitarauak.

10:00
20:00

Artearen Ibilbidea erakusgai egongo da Plentzian, uztailaren 15etik 22ra

Ontziola plaza, Plentzia | Erakusketak

Uztailaren 15etik 22ra, Plentzia aire zabaleko museo bihurtuko da Artearen Ibilbidea erakusketari esker. Ekimen hori BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatutako Herriz Herri programaren barruan dago, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten baterako ekintzak sustatzeko. Balmasedatik, Abanto Zierbenatik eta Trapagatik igaro ostean, Artearen Ibilbidea Plentziara iritsiko da uztailaren 15etik 22ra.

Artearen Ibilbidea erakusgai egongo da Plentzian, uztailaren 15etik 22ra Ontziola plaza

Uztailaren 15etik 22ra, Plentzia aire zabaleko museo bihurtuko da Artearen Ibilbidea erakusketari esker. Ekimen hori BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatutako Herriz Herri programaren barruan dago, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten baterako ekintzak sustatzeko. Balmasedatik, Abanto Zierbenatik eta Trapagatik igaro ostean, Artearen Ibilbidea Plentziara iritsiko da uztailaren 15etik 22ra.

11:00
20:30

Artearen Ibilbidea BBK V. "Haurtzaroaren artean"

Plentzia | Erakusketak

Imajina dezagun barrea kutsakorra den mundu bat, fantasia mugarik gabekoa eta egun bakoitza abentura bat. Haurtzaroaren mundua da, askotan itzultzeko jomuga izatea nahi duguna edo akaso lurperatu egin nahi duguna. Gure oroitzapenetan, haurren bihotzak baino uler ez ditzakeen emozioek eta gertaerek egiten dute habia. Arteak, sortzaileen historiak iragazitako begiradaren bidez, unibertso hori guztia ispilu gisa islatzeko gaitasun miragarria du, gogoraraziz haurtzaroa ez dela soilik iraganeko puntu bat, gure identitatearen zati intrintseko bat ere baita. Gainera, galdutako xalotasuna estimatzen, irudimena baloratzen eta nostalgia besarkatzen erakusten digu, denbora igaro arren izan ginen haurra ez dela guztiz desagertzen oroitarazita. Erakusketan dauden artelanak.

Artearen Ibilbidea BBK V. "Haurtzaroaren artean"

Imajina dezagun barrea kutsakorra den mundu bat, fantasia mugarik gabekoa eta egun bakoitza abentura bat. Haurtzaroaren mundua da, askotan itzultzeko jomuga izatea nahi duguna edo akaso lurperatu egin nahi duguna. Gure oroitzapenetan, haurren bihotzak baino uler ez ditzakeen emozioek eta gertaerek egiten dute habia.

Arteak, sortzaileen historiak iragazitako begiradaren bidez, unibertso hori guztia ispilu gisa islatzeko gaitasun miragarria du, gogoraraziz haurtzaroa ez dela soilik iraganeko puntu bat, gure identitatearen zati intrintseko bat ere baita. Gainera, galdutako xalotasuna estimatzen, irudimena baloratzen eta nostalgia besarkatzen erakusten digu, denbora igaro arren izan ginen haurra ez dela guztiz desagertzen oroitarazita.

Erakusketan dauden artelanak.

17:00
20:30

Getxoko Santa Anako jaiak

Santa Ana auzoa, Getxo | Jaiak

Getxoko Santa Anako jaiak Santa Ana auzoa

19:00
20:00

Asuako jaiak

Erandio | Jaiak

Auzo txikia izan arren, bertako bizilagunek uztailaren 19tik 21era ospatuko dituzte festak; beste urte batez, jai-batzordeko kideek hiru eguneko egitarau ederra prestatu dute horretarako.

Munduko kulturak eta tradizioak ezagutzeko zita

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Dantza

Hungariako Ilosvai Talde Folklorikoa, Kazakhstango Naz folklore konpainia nazionala eta Getxoko Itxartu Dantza Taldea izango dira 2024ko Nazioarteko Folklore Jaialdiko protagonistak. Aurten, aurreko edizioetan bezala, dantza-emanaldi guztiak Algortako Muxikebarri Antzokian izango dira, 20:00etan.

Munduko kulturak eta tradizioak ezagutzeko zita Muxikebarri Antzokia

Hungariako Ilosvai Talde Folklorikoa, Kazakhstango Naz folklore konpainia nazionala eta Getxoko Itxartu Dantza Taldea izango dira 2024ko Nazioarteko Folklore Jaialdiko protagonistak. Aurten, aurreko edizioetan bezala, dantza-emanaldi guztiak Algortako Muxikebarri Antzokian izango dira, 20:00etan.

Agenda herriak

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»