Igandea, urtarrilak 28

09:30

Triano mendiak ezagutuko dituzte domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek

Armintzako autobus geltokia, Lemoiz | Irteerak eta txangoak

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 28rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Trianoko mendiak ezagutzeko asmoz. Zehazki, Peñas Negrasetik abiatuta Peña Pastores (673m) eta Peña San Juan (668m) igoko dituzte. Behin gailur bi horiek eginda El Sauco eta Urallaga kobazulo eta mehategiak ezagutuko dituzte. Hala, Peñas Negrasera itzuliko dira ibilbide zirkular bat osatuz. Antolatzaileek gogorarazi dute beharrezkoak direla frontalak eta linternak.

Triano mendiak ezagutuko dituzte domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek Armintzako autobus geltokia

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 28rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Trianoko mendiak ezagutzeko asmoz. Zehazki, Peñas Negrasetik abiatuta Peña Pastores (673m) eta Peña San Juan (668m) igoko dituzte. Behin gailur bi horiek eginda El Sauco eta Urallaga kobazulo eta mehategiak ezagutuko dituzte. Hala, Peñas Negrasera itzuliko dira ibilbide zirkular bat osatuz. Antolatzaileek gogorarazi dute beharrezkoak direla frontalak eta linternak.

12:00

Herriko kirolarien arteko erronka egingo dute urtarrilaren 28an Algortan

Biotz Alai plaza, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Aurtengo maiatzean Getxon izango den Ibilaldiaren baitan, San Nikolas Ikastolak herriko kirolarien arteko erronka antolatu du urtarrilaren 28rako, domekarako. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, Biotz Alai plazan, eta bertan arituko dira tokiko futbolariak, errugbilariak, surflariak, igerilariak, pilotariak, etab. Horrez gainera, ikastolen jaiaren arropa salgai izango dute ere.

Herriko kirolarien arteko erronka egingo dute urtarrilaren 28an Algortan Biotz Alai plaza

Aurtengo maiatzean Getxon izango den Ibilaldiaren baitan, San Nikolas Ikastolak herriko kirolarien arteko erronka antolatu du urtarrilaren 28rako, domekarako. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, Biotz Alai plazan, eta bertan arituko dira tokiko futbolariak, errugbilariak, surflariak, igerilariak, pilotariak, etab. Horrez gainera, ikastolen jaiaren arropa salgai izango dute ere.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

10:00
14:00

Smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko du Gorlizko KZguneak urtarrilean

Gorliz | Ikastaroak eta tailerrak

Urtarrilaren 17tik 31ra, Gorlizko KZguneak “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” izeneko ikastaroa eskainiko du. Hala, xedea da ikastea gailu horiek pertsonalizatzen eta sare batera konektatzen ikastea. Horrez gain, Android mugikorren aplikazio desberdinak erabiltzeko eta kudeatzeko gaitasuna landuko dute. Betiere, ezinbesteko betekizuna izango da Android gailu bat izatea eta gomendagarria da bertan memoria nahiko edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin. Izena emateko eta informazio gehiagorako hemen​.

Agenda herriak

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»