12 urtetik aurrerakoentzat. Badator #Rolaldia Azebarrira! Izena emateko: HEMEN . Azebarri eta Egizuk elkarlanean antolatuta. Info + 722789302
Adina: 7 hiletik 6 urtera. Antolatzailea: Sehen Elkartea. Izen-ematea: Goñi Portaera deituz edo lotura honetan.
5 eta 12 urte arteko umeentzat. Izen-ematea telefonoz edo emailez: 946 775 163 / liburutegia@barrika.eus.
Lemoizek bat egin du aurten Laburbira 2024gaz, apirilaren 12an Armintzan egingo den emanaldiagaz. Bertan, aurtengo zirkuituan aukeratutako zortzi film laburrak proiektatuko dira. Proiekzio bira apirilaren 12an hasiko da eta hilabetez luzatuko da, maiatzaren 12ra arte. Lemoizen eskainiko den saioa, beraz, ekimenaren lehen egunean egingo da. Sarrera doakoa da eta 19:00etan hasiko da Armintzako kultur etxean. Laburbirari buruzko informazio gehiago, hemen.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.
Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Apirilaren 12tik 14ra Sopelako bihotz naturalak bizia hartuko du Kiribile elkarteak, Sopelako Udalagaz elkarlanean, antolatutako jardunaldi batzuen bidez. Helburua nagusia da inguruko ondare naturalari balioa ematea eta gure inguruarekiko kontzientzia eta errespetua lantzea.